XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ara joan eta aiton ximel, argi eta bizi bat agertu zitzaidan, bere pipa eta guzi.

Alkarren ezaguera egin ondoren, beraren artikuloaz izketan asi giñan.

Oso nere gustokoa zala eta lan ori aurrera eramateko esan nion nik.

Berak, idatzita zeuzkan gañontzeko puskak nere eskuetan jarri zituan.

Bai nik an bertan irakurri ere.

Ori egiteak badu bere garrantzia.

Naizeta letra garbia izan, illun xamar daudenak ere beti topatzen dira.

Eta, etxera itzulitakoan, nori galdeturik ez dago.

An irakurrita, berriz, duda guziak bereala argitu.

Ala, irakurri eta berriketa-aldi bat egin ondoren, etxera abiatu nintzan, idazki oiek nerekin nituala.

Andik aurrera, noizean bein, ni Zaldunborda-berri`ra joaten nintzan eta gauza bera egiten genduan.

Juan Josek atal berria ekarri, nik bertan irakurri, dudak galdetu eta etxera.

Orrela, pixkanaka, presarik gabe, liburua bukatu arte.

Bere lana egiteko, Juan Jose Irazusta goizean goiz jeikitzen zan, iru t`erdietan-edo.

Kafetxo bat madalena batekin artu eta idazteari ekiten zion, etxeko sukaldean, gaueko ixiltasunean, egunsentira arte.

Onela esaten du orain: - Ez dakit zer aterako zan.

Liburu dana illunpetan egiña da.

Auspoa`k baditu prosazko beste liburu batzuk, orain baño len argitaratuak.